XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gogoan irarri dot zure jasa
ta zutzaz idatzi gura dodana
zeuk soillik idatzi, irakur-lana
nik. Ontaz be ez nabil neronen kasa
.

Orain eta beti orretan natza.
Ezin neugandu or dakusdan dana,
ta aituz naiz siñistuz ainbesteko ona,
siñistea damint aurre-laguntza
.

Ni zu maitatzeko jaiokoa naiz,
nire gogoak zu biur neurria,
gogo onen jantzia izan zakidaz
.

Dodan dana zuri zor dautzut, egiz.
Zugaitik jaio ta nozu bizia,
zugaitik ilgo ta il ere egiten naz
.